Arreta gabezia eta hiperaktibitatea aztergai izango dituzte, Kursaalen


Nahasmen honetan adituak diren osasun alorreko profesionalek parte hartuko dute, bihar eta etzi, biltzar batean.
Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatearen Gipuzkoako Elkarteak (ADAHIGI) antolatuta, Arreta Gabezia eta Hiperaktibitateari (AGH) buruzko IV. Espainiako kongresu nazionala egingo dute, bihar eta etzi, Kursaalen. Biltzarraren zuzendari izateaz gain, Maite Urkizu (Bidebieta, 1971) Puion egoitza duen elkarteko profesionalen koordinatzailea da. Azaldu duenez, ADAHIGIk aurten hamar urte betetzen ditu, eta horregatik erabaki zuen biltzarra prestatzea.