Arreta gabezia eta hiperaktibitatea aztergai izango dituzte, Kursaalen
Nahasmen honetan adituak diren osasun alorreko profesionalek parte hartuko dute, bihar eta etzi, biltzar batean.
Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatearen Gipuzkoako Elkarteak (ADAHIGI) antolatuta, Arreta Gabezia eta Hiperaktibitateari (AGH) buruzko IV. Espainiako kongresu nazionala egingo dute, bihar eta etzi, Kursaalen. Biltzarraren zuzendari izateaz gain, Maite Urkizu (Bidebieta, 1971) Puion egoitza duen elkarteko profesionalen koordinatzailea da. Azaldu duenez, ADAHIGIk aurten hamar urte betetzen ditu, eta horregatik erabaki zuen biltzarra prestatzea.
AGH nahasmena atzeman zela mende inguru bada ere, luzaroan, haurraren ezaugarritzat hartu, eta ez zen artatzen. Ondorioz, asko dira nerabeak edo helduak zirela diagnostikatuak izan diren lagunak. “Alfer eta gaizki hezitzat jotzen zituzten haurtzaroan. Horren oinarrian, ordea, nahasmena zegoen”, argitu du Urkizuk. Bidebietarrak azaldu duenez, AGH dutenek ez dituzte jokabide ereduak barneratzen; egunero zer egin behar duten esan behar zaie, ohiturak sortzeko gai ez direlako. Sendiari dagokionez, aldiz, “bakarrik sentitzen dira, besteek ez dute haurrak nahasmen bat duela ulertzen”. Gurasoek barrena hustu eta ulertuko zituztenekin egoteko sortu zituzten elkarteak. Egun, ordea, prestatutako profesionalei esker, esku har daitekeela argitu du Urkizuk. Hala ere, oraindik, irizpideak bateratzeko beharra dago. Hori da bihar hasiko den biltzarraren helburua. “Esloganak berak dio: elkar behar dugu eta denok egon behar dugu. Haurrek egunerokoan duten oztopo handienetako bat sendagilea, irakaslea eta sendia bakoitza bere aldetik doazela da. Batu eta diziplina anitzeko esku hartzea egin dadila da helburua. Koordinatu eta helburu zehatzak adostea”, argitu du bidebietarrak. Horretarako, nazioarteko eta estatuko osasun alorreko profesionalak gonbidatu dituzte hitzaldia ematera. “Ibilbide eta eskarmentu nahikoa izateaz gain, gertukoak dira. Gaitzaren errealitatea, informazioa eta jarraibideak argi azaldu eta haurrekin nahiz helduekin enpatizatzeko gai dira”.
Diziplina anitzeko esku hartzea Diagnosia eta sendabidea badaude, baina, Urkizaren hitzetan, haurraren eguneroko bizitzari, eta irakasleen nahiz familiaren beharrei loturik, bestelako esku hartzea ere behar da. “Esku hartze psikopedagokikoa behar da, diziplina anitzekoa, eta denok parte hartzen duguna. Familiei, babesa eman eta jarraipena egin behar zaie gaizki daudenean; haurrei, beren kabuz ikasiko ez dituzten funtzionatzeko estrategiak eskaini; eta irakasleei, ikasgelak nola jokatu jakiteko laguntza”. Gai honen inguruan sakontzeko biltzarrera joan nahi dutenek, egunean bertan izena eman dezakete, Kursaalen. Nahasmenari buruzko informazio gehiago nahi dutenek Adahigi.com webgunean sartu edo elkartearekin harremanetan jar daitezke 943-459594 telefonora deituta.
HITZA (2012/05/10) Nork Maitane Aldanondo
Irutxuloko HITZA
Cuyo objetivo es dar a conocer la existencia del Trastorno de Déficit de Atención e Hiperactividad y las
consecuencias que del mismo se derivan en el plano escolar, personal y social, no solo para los
afectados (niños, niñas y un alto porcentaje de adultos) sino también para el entorno familiar y educativo
que lo padece de forma directa.
-
Este lunes 22 de enero se ha celebrado la Asamblea Extraordinaria de EUSARGHI. Tocaba cambio de legislatura. De forma unánime se ha acepta...